2. ASTEA


2015eko Arazoaren 19a, osteguna 


  • Burututako lana
Gaur Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (Project Based Learning-PBL) landu dugu klasean. Gaiari buruz zerbait jakin arren, 2013. urtean Jose Sanchezek metodologia honi buruz artikulu batean azaldutakoa irakurri dugu. Artikulua irakurtzeko KLIK HEMEN

Honen ondoren, gaiari buruzko eztabaida bat egin dugu.


Metodologia ulertzeko bideo lagungarria:

Gurasoen iritziak:


     “La creatividad es tan importante en la educación como la alfabetización”

    Ken Robinson

     

  • Gogoeta
1. ZER DA PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA?
Galderak edo arazoak konpontzean oinarritzen den ekintzen multzoa da. Ikasleak berak ikaskuntza planifikatzen du, erabakiak hartzen ditu, ikertu beharra dauka eta abar. Planifkazio honen bitartez irakasleen eta ikasleen rolak guztiz aldatzen dira.


2.  ZEIN DA IRAKASLEEN ROL BERRIA?  

  • Irakaslea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan laguntzailea izango da. 
  • Espazio berriak antolatu. 
  • Talde lana bultzatu. 
  • Arazoak diagnostikatu. 
  • Konponbideak eskaini. 
  • Emaitzak ebaluatu.

3. ZEINTZUK DIRA IKASLEENGAN DITUEN ONURAK?

  • Autonomia lantzeko gaitasuna: denbora librea izan, arduratasuna landu... 
  • Motibazioa sustatu. 
  • Diziplinartekotasunan hezi. 
  • Besteen ideiak entzun eta irizpide kritikoa landu. 
  • Autoezagutza bultzatu. 
  • Aurkezpenak egin beldurra galtzeko eta edukiak hobeto barneratzeko. 
  • IKTak erabiltzeko aukera anitz, sarean informazio guztia agertzen baita. 
  • Estresa gutxitu, azken finean, prozesua ebaluatzen da eta ez azken emaitza soilik.



 4. HEZKUNTZA MAILAN METODOLOGIA ZERGATIK EZ DA AURRERA ERAMATEN?

Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza burutzeko arazoak batzuk dira. Alde batetik, proiektua lantzeko irakasleek trebetasun berriak lortu behar dituzte, baina formakuntza falta dute. Gainera, autoritatea galtzeko gogorik eza dute, hortaz, metodo tradizionalarekin jarraitzea errazagoa egiten zaie. Bestetik, proiektuka lan egiteko irakasleen arteko harremana estua izan behar da eta haien arteko desadostasunak gertatzen direnez, nahiago dute kooperatiboki ahalik eta lan gutxien egitea.








2015eko Arazoaren 20, ostirala 



  • Burututako lana

Gaur Proiektuan Oinarritutako Ikaskuntza metodologia lantzen jarraitu dugu. Hiruko taldeetan batu gara eta proiektu bat pentsatu behar izan dugu non bideo edizioa landuko den. Nire taldean hirugarren ziklorako bideratuta dagoen futbolinaren proiektua egitea adostu dugu eta besteen aurrean hitz egitera atera gara besteek gure lanean eman ditzaketen ideiak ezagutzeko, hau da, feedback bat egiteko. Ikaskideek curriculumaren eduki batzuk irakurri dituzte eta guztion artean futbolinaren bitartez eduki horiek lantzeko erak adostu ditugu. Hona hemen adibide batzuk:

  • Gure natura-ingurunea: Euskadiko eta Espainiako erliebea, flora eta fauna.  

Futbolinaren atal ezberdinak egiteko egurra beharko dugu, beraz, zuhaitzak aztertzeko era bat izan daiteke. 

  • Garapen osasuntsuari kalte egiten dioten eta osasunarekiko jokabide arduratsua oztopatzen duten gizarte-faktore eta -jarduerekiko jarrera kritikoa izatea: garbiketa publikoa, segurtasun-arauak, prebentzio medikuntza, kirola... 

Zuhaitzak aztertzeko mendira joan beharko dira eta horrekin batera gorputz osasuntsua izateko jarduerak bultzatuko dituzte.


  • Ugalketa (ugaltze-aparatua).


Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasun fisikoak aztertuko dituzte futbolinaren panpinak eginez. 


  • Estereotipoak eta edozein motatako bereizkeriak gainditzea, eta besteekiko enpatia izatea. 


Kirolean berdintasun soziala butzatu behar da, estereotipoak gaindituz. Esaterako, futbolak gizonak eta emakumeak jolasteko aukera ematen du.


  • Europar Batasuneko politika- eta lurralde-antolamendua .


Europar Batasuneko lurraldeen futbol-taldeak ezagutzen politika eta antolamendua ere landu daiteke.

Azkenik, bideoa nolakoa izango den azaltzeko komiki bat egingo dugu, lehenik eta behin eskuz egiten hasi gara eta ondoren "Stoy Board" programa erabiliko dugu.

Jarraian bideoen ediziorako tutoriala utziko dizuet. Bideoan kultura ondarearen bideo edizioa egiten da, beraz, DILANerako ere baliagarria izan daiteke!







  • Gogoeta
Nire ustez, proiektu bat egitea zailtasun batzuk izan ditzake. Alde batetik, proiektua nola bidera daitekeen jakitea ez da erraza, batez ere, curriculumeko eduki guztiekin lotuta egon behar delako. Bestetik, lana taldeka egin behar denez taldeko kohesioa bermatu behar da, eta horretarako guztiz garrantzitsua da kide guztiek konpromiso maila bera izatea,

HURRENGORA ARTE!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina