4. ASTEA

2015eko Abenduaren 10a, osteguna


  • Burututako lana
Aurreko saioetan non geratu ginen? 


Gaurkoan bi klasekidek azkenengo saioetan egindakoa birpasatzera atera dira. Izan ere, aurreko astean DILAN astea izan dugu eta nahiko galduta geunden. 
Burua freskatzea behar genuen! 

Ondoren, ordenagailu eramangarrian bideoak editatzeko software bat deskargatu dugu Adobe Premiere Pro CC deiturikoa. Programa deskargatzeko modurik seguruena erabili dugu, hau da, orri ofizialetik hainbat egunetako dohaineko proba deskargatu dugu. Deskargatzen denbora luuuuuzeeeeeea eman dugu, TIK, TAK, TIK, TAK...
Baina deskargatzen zen bitartean, bideoaren edizioa aurrera eramateko argazkiak, bideoak eta abestiak bilatzen egon gara. Bilaketa horretan lagungarria egin zaigu eskuz egindako "Story Board", ideia aproposa da bideoa eskema moduan egiteko.
Hona hemen gure "Story Board"aren argazkia: 




POLITA EZTA? 

Bukatzeko, Adobe Premier  izatea lortu dugunean, programa erabiltzen saiatu gara. Beste programa batzuekin egiten dugun bezala, Youtubeko tutoriala ikusi dugu hura nola funtzionatzen duen jakiteko. 



  • Gogoeta


Taldean lan egiteko oso ondo konpontzen gara eta erraza izan da ekintza aurrera eramatea. 

Noski, beti bezala irria galdu gabe!





2015eko Abenduaren 11a, ostirala

  • Burututako lana

Gaur "Gure futbolina" proiektua lantzen jarraitu dugu. Hasteko, grabatzeko izan dugun denboran futbol zelai baten marrazkia egin dugu eta bertan dauden areak azaldu ditugu bideo labur batekin. 




Gero, gure bideoaren edizioarekin hasi gara. Esan bezala, argazkiak, bideoak eta abestiak aukeratu genituen eta horiek lotzeko unea izan da. Bideoaren edizioaren atal honetan lan handia egin dugu, artxibo guztiak koordinatzea korapilatsua izan baita. 
Proiektua gutxi gorabehera eginda izan dugunean, bideoaren koherentzia osoa lortzeko erak bilatu ditugu. Bukatzeko, bideoan bertan esaldiak idaztea erabaki dugu gure ikaskideek hobeto uler dezaten. 

IA IA PROIEKTUA AMAITUTA DUGU, ESPERO DUGU ZUEN GUSTOKOA IZATEA!

GUK BEHINTZAT, EGINDAKO LANAREKIN POZIK GAUDE!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina