1. ASTEA

2015eko Arazoaren 13a, ostirala 


  • Burututako lana
Hasteko, jarraian dauden hiru bideo ikusi ditut. Bideoak ikusi eta horiei buruz hausnartu ondoren, identitate digitala eta "Big Bang data" kontzeptuak landu ditut. 

"Telefonika 2014 txostena" bideoa:



Hona hemen bigarren bideoa, "Redes Sociales. Identidad digital":





Azkenik bideo hau ikusi dut. "El peligro de las redes sociales":






  • Gogoeta
Ikaragarria da IKTek gure eguneroko bizitzan egiten duten talka. Estatu mailan %76,2k Internet erabiltzen dute eta portzentaia nahiko altua dela esan daiteke. IKTek eskaintzen dizkiguten erraztasunak anitz dira, harreman azkarrak eta erosoak izateko aukera ematen digu edota edozein informazio gure eskuetan izan dezakegu. Hala ere, sareak arrisku batzuk ere baditu. Bideo hauek ikusita bi kontzeptu burura etorri zaizkit:

  • Multipantalla: Smartphone-a, telebista, tableta eta ordenagailua aldi berean erabiltzeagatik sortu egin den kontzeptua. Haurrek egunero 6 ordu gutxi gorabehera ematen dituzte pantailak begiratzen eta erabiltzen. Adibidez, telebistan agertzen den zerbait bilatzeko Smartphone-a erabiltzea nahiko normala da eta horri Meshing deitzen zaio.

  • FoMO: Pertsona askok sare sozialetan gertatzen den guztia ezagutu behar dute une oro. Hauetan gertatzen den zerbait galtzeko beldur horri FoMO (Fear of Missing Out) deritzo. Osasun-gaitza ez da gehiegi ezagutzen oraindik, baina Interneten erabiltzaile gehienek jasaten dute edo jasateko arriskua handia dute. Sintomak oso erraz detekta daitezke: baliabide informatikoren presentziarik izan ezean antsietatea sentitzea, bateriarik gabe geratzen bazara edozein lekutan entxufea bilatzea, lagunekin egotean, jatean... etengabe konektatuta ibiltzea. 
Honela sentitzen al zara? Kontuz ibil zaitez!
FoMO sindromea laburtzen duen bideo interesgarri bat utziko dizuet:






Gaia aurrera eramateko identitate digitala jorratzea komenigarria izango litzateke.
Identitate digitala sarearen barruan identifikatzen gaituzten ezaugarrien multzoa da, hau da, datu pertsonalak, irudiak, bideoak eta abar bakoitzaren identitatea osatzen dute. 
Identitate digitalaren erabilberak alde positiboak eta negatiboak ditu. Alde batetik, beste pertsonen informazioa erraz jaso dezakezu, beste pertsonekin komunikatu nahi izanez gero zure ezaugarriekin bat egiten duen norbait aurkitu ahal duzu edota bideoak, musika, artikuluak jaitsi. Bestetik, une oro gure aztarna sarean uzten ari gara. Hortaz, edozein pertsonak sarean ipintzen den informazioa hartzeko aukera du eta gure kontra erabil daiteke. Ez ezazu ahaztu: "Interneten identitatea ez da zurea, GUZTIONA DA!"

Ni Interneten erabiltzen ditudan aplikazio gehienak sare sozialak dira, gaur egun, instagram, eta facebook gehien erabiltzen ditudanak dira. Identitate digitalaren arriskuak ezagutzen ditut, izan ere, nire lagun bati berak jakin gabe bideo konprometitu bat egin zioten eta egoera gatazkatsua eta larria bizi izan zuen. 
Sare sozialei ez diet beldur, errespetua bai noski. Hortaz, ahalik eta informazio pertsonal gutxien ematen saiatzen naiz eta kontu guztiak pribatuak egiten ditut nik nahi ditudan lagunak izateko asmoarekin. Dena dela, informazio gutxi ematen dudala pentsatu arren, beti eman beharko zena baino zerbait gehiago da.
Nire irudi digitala bizitza normalean daukadanarekin bat dator eta ez nau kezkatzen, sare sozialak erabiltzen ditudanean arrisku handia dagoela dakit eta horren arabera jokatzen saiatzen naiz.

Hezkuntza mailan identitate digitala lantzea guztiz beharrezkoa da. Ikasleek sareari buruzko egoera ezagutu behar dute eta ipintzen duten informazioarekin kritikoak izan. Hori dela eta, irakasleak Interneten arriskuei buruzko informazioa eman behako du baliabide ezberdinen bitartez (bideoak, ipuinak, aurkezpenak eta abar), gero ikasle bakoitzak gogoeta egin dezan. Ondoren, irakasleak identitate digitala nola egin dezaketen azaldu beharko die ikasleei, horretarako, sare sozialetan kontuak egin ditzake umeen aurrean jarraibideak zehazteko asmotan.


Hemen identitate digitala egokia egiteko aholku batzuk ematen dituzten bi bideo daude. Ikasleei informazio zuzena emateko, hasieran irakasleek formakuntza egokia jaso beharra daukate.



Azkenik, "Big Bang Data" fenomenoa datuen leherketa aztertzen duen proiektua da. Bideo honek gaiari buruz informazio interesgarria ematen du.

IKUSI ETA DISFRUTATU!


ONDO IZAN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina