3. ASTEA

2015eko Azaroaren 27a, ostirala


  • Burututako lana
Gaur ekitaldi OSO INTERESGARRIA izan dugu !!!! 
"Bq" enpresaren eskutik irakaskuntzan robotika arloak duen garrantziari buruzko formakuntza saioa izan dugu. Lehenik eta behin robotika gaian sakondu dugu, horren ostean bitbloq programan izena eman dugu. ZUM kitaren plaka ordenagailuan konektatu eta gero, LED argiak programatzen ibili gara. Gure ezjakintasuna dela medio, programatzea zaila egin zaigu baina azkenean emaitza positiboak izan ditugu.



Hiritarrak teknologia sortzaileak bihurtu dira eta hezkuntza ekosistemari esker, produktu teknologikoak ezagutzetik produktu teknologikoak sortzera igaro behar da. Robotikak sinpletasuna gainditu behar du eta esanguratsua bihurtu, hau da, konpetentzia digitalaren azken maila lortu. Azken finean, robotikarekin ere oinarrizko konpetentziak, konpetentzia espezifikoak, zeharkako konpetentziak eta XXI. mendekoak lor daitezke. Horretaz gain, robotika lantzeko metodologiarik onena aurreko astean aipatutako PBL da, izan ere, helburu nagusia erronka dibertigarriak suposatzen duten sormen proiektuak taldean burutzea da. 


  • Gogoeta 
Robotika formakuntza saioa asko gustatu zait eta Zalla BHIko robotika proiektua etorri zait burura. ZERGATIK? Nik institutu honetan ikasi nuelako eta institutu garaian landutako proiektua gogoratu dudalako!
Zalla BHIk FIRST LEGO LEAGUE nazioarteko txapelketan parte hartzen du. 
FLL ikasleen zientziaren eta teknologiaren interesa pizten duen nazioarteko txapelketa da. Txapelketan parte har dezaketen ikasleak 10 eta 16 urteren artean izan behar dute. Lau fase ditu:

1. Micro FLL: Eskolan bertan egiten da eta proiekturik onena zein den erabakitzen da. 
2.  Sailkapen txapelketa: Autonomia-erkidego mailan egiten da eta ekipoen sailkapen bat egiten da.
3. FLL Espainiako finala: Estatu mailan egiten da eta ekipo batzuk soilik irabazleak izango dira.
4. FLL nazioarteko txapelketa: Amaierako finalean mundu osoko gazteek parte hartzen dute.

Erronka honen bitartez ikasleek helburu anitz lortzen dituzte:
  • Ikertzea.
  •  Arazoen konponbidea egitea. 
  •  Zientzia eta teknologia lantzea. 
  •  Beste ikasleengandik ikastea. 
  • Lagunen artean lehiatzea. 
  • Ikaskuntza lantzea. 
  •  Gizarteari laguntza ematea.
FLLko parte hartzaileek:
  •  LEGO® MINDSTORMS® teknologia erabilita, robotaren diseinua egin, eraiki, frogatu eta programatu beharko dute. 
  • Gaur egungo zientzialarien erronkak ikertu eta konpondu beharko dituzte. 
  • XXI. mendeko konpetentziak edo abileziak bereganatuko dituzte, hala nola, taldeka lan egitea, arazoei konponbidea bilatzea eta komunikatzea.
  •  Gazteek lehiaketan parte hartzen dute eta ondo pasatzen dute.

MOTIBAGARRIA EZTA???? 


2015/2016ko erronka TRASH TRECK deitzen da:
Ikasleek zaborraren mundua ezagutuko dute, eta era berean, zaborra kudeatzeko modu berriak bilatu. Horretarako proiektu zientifikoan zaborrarekin erlazionaturiko arazo bat konpondu behar izango dute, eta proiektu teknologikoan, robot autonomoa eraiki eta programatu, robot jokoetan oinarriturik.




Zallako gazteek proiektu zientifikoa aurrera eramateko Azaroaren 12an Zamudioko parke teknologikora hurbildu ziren Gaiker IK4 bisitatzeko nahian. Bertan, hondakinei buruzko informazioa jaso zuten, makina batzuk ikusi zituzten eta birziklatutako materialekin egindako objektuak behatu zituzten.




Zamudioko plantaren ondoren, Virtualware enpresa bisitatu zuten. Enpresa honetan, bideojokoek aisia eta entretenimenduaz gain, beste aplikazio batzuk dituztela erakusten dute.

,
Deustuko Unibertsitateak aurtengo FLL prestatzen ari diren ikasleei leloarekin lotutako informazioa eskaini du, eta bisitaldia ere bai.


Enkarterriko taldeari buruz gehiago jakiteko... KLIK ANIMO NESKA/MUTILAK!
ESKOLETAN ROBOTIKA LANTZEKO IDEIA POLITA, DIBERTIGARRIA ETA ATSEGINGARRIA IZAN DAITEKE. BERAZ, ANIMA ZAITEZTE! 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina