5. ASTEA

2015eko Abenduaren 17a, osteguna


  • Burututako lana
Azken astea heldu da bai... AZKEN ASTEA! 
Hori dela eta, azken egunetan zehar ikasleok landu ditugun proiektuak aurkezteko unea heldu da. Proiektuak besteen aurrean azaltzeko erabiliko dugun baliabidea berria da, arbela digitala hain zuzen ere. 
Bideoa amaitutzat ematen genuenean, irakasleak proiektuari beste zailtasun maila bat erantsi dio. Izan ere, proiektuan ikasle minusbaliotasun batek parte hartuko balu, bideoa berarentzat ere moldatuta egon beharko luke. Gure taldekoek proiektuan ikasle herren baten egoera nolakoa izango zen aztertu dugu. Lana urte bateko prozesuan oinarritzen denez, guztia berarentzat moldatuta egongo zen, beraz, ez dugu bideoa moldatu. Hala ere, proposamen batzuk eman ditugu: 
  • Ikasleak ekintza guztiak jesarrita beteko ditu eta  beste ikasleak laguntzailetzat jokatuko dute.
  • Ikasleak mendira joateko aukera izango du, beti ere irakasle baten laguntzarekin eta gurpildun aulkiaz baliatuta. 
  • Futbolina ikasle guztiak jesarrita jolasteko egingo da, azken finean, ez da inor beste pertsona bat baino gehiago. Hortaz, futbolinaren hankak laburrak izango dira.

Azkenean, ikasleok proiektuak aurkeztu ditugu. Hainbat gai landu dira: Martina Marmarti ipuin digitala, ikasbidaian egingo dena gurasoei aurkeztea, telebista saioa edota xaboi ekologikoaren iragarkia.
Guk futbolina aurkeztu dugu eta  hurrengo prezian aurkezpenaren nondik norakoak ikus ditzakezue.
ESKEMA BATEKIN IDEIAK HOBETO ULERTZEN DIRELA USTE BAITUGU!




Eta hona hemen gure azken emaitza... GOZA EZAZUE!



  • Gogoeta
Nire ustez, edozein ekintza burutzen denean lana besteei aurkeztea eta besteena ikustea ideia aparta iruditzen zait. Izan ere, ideia berriak ikusten eta ikasten dituzu. Bideoak orokorrean oso politak izan dira eta gustatu zaizkit. Gainera, nirea aurkezten ondo sentitu naiz, beldurrik eta urduritasunik gabe. Azken batean, ikasturtean zehar lan ugari aurkezten dira eta urduritasunik ez izateko metodoak ikasi ditugu. Adibidez, ni normalean eskuetan boligrafo batekin agertzen naiz.
Arbela digitala erabiltzeari garrantzia eman nahiko nioke. Informatika klasera joan garenean beti hor egon da, "apaingarri" modura, inor erabili barik. Baina egia esanda, baliabide garrantzitsua da hezkuntza mailan erabiltzeko. Praktikak egiten egon naizenean, ikasleekin arbela digitala erabiltzen ibili naiz eta haiek arbela klasikoarekin baino motibatuago sentitzen dira. Ondorioz, irakasleok arbela digitala erabiltzen oso trebak izan behar gara!!
Eskola 2.0ko programak arbela digitala erabiltzeko bi ikas-lantegi eskaintzen dizkigu:


2015eko Abenduaren 18a, ostirala



  • Burututako lana

Azken klase honetan ikaskideen bloga ebaluatu dugu. Beraz, blog guztiak partekatu ditugu eta bakoitzari lau blog aztertzea egokitu zaio. Gainera, objetibotasuna mantentzeari berezko garrantzia eman dio irakasleak.
Hau da nik jarraitutako prozesua: Lehenik eta behin, blog guztiei begirada bat eman diet. Ondoren, blog bakoitza aztertzen hasi naiz. Horretarako, irakasleak e-mail bitartez bidalitako ebaluazio-orrian  agertzen diren puntuak jarraitu ditut eta 0tik 5era edota 0tik 10era puntuatu ditut. Prozesu bera jarraitu dut blog guztiekin, baina lehenengoan berezitasun bat zegoen. Izan ere, orriaren amaiera irakasleari gogoeta txiki bat egiteko lauki bat neukan, klaseko dinamikari buruzko iritzia emateko. 
Klasearen amaieran unibertsitateak ematen duen ebaluazioa bete dugu eta azken aurkezpenak ikusi ditugu. 


  • Gogoeta

IKTen ikasgaiarekin hasi ginenean sekulako txanpa izango zela uste nuen. Blog bat egitea? Bakarrik? Zertarako? NIK BLOG BAT EGITEN BADAKIT!
 
Esan bezala, lehenengo klaseak oooooooso aspergarriak izan ziren... Korreo elektronikoaren kontua egiten ikasi, blog bat sortzen ikasi... Noiz helduko da Abendua?
Ez nuena espero klaseak horrela amaitzea zen, neure buruarekin hitz egin dut eta gauza berriak ikasi ditudala ondorioztatu dezaket. Gainera, klaseak dibertigarriak eta dinamikoak izan dira eta hori asko nabaritzen da, esaterako, ikasleen aurpegiak alaitasuna transmititu izan dute une oro. Eta hori ez da ausaz gertatu, ez, irakaslearen metodologiaren ondorioa izan da. Dena dela, denbora laburra izan denez azken ekintzak azkar egin behar izan ditugu eta gehiago ikasteko gogoekin geratu naiz. 
Baina hau izan da guztia momentuz...

MILA ESKER ANDONI ZURE LAGUNTZAGATIK BENE-BENETAN! 
GABON ZORIONTSUAK PASA!

 

AGUR!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina